None

Kategoria: Albisteak

Webgune berria estreinatu dugu!
Kaixo guztioi, ongi etorri gure webgune berrira. Denborarekin eta zuen laguntzarekin egokituz eta hobetuz joango den webgune eder hau, Patio Comunicación taldeko mutilek eta Ainhoa Lizarralde irakasleak prestatu digute.

2023a NONE Sormen Klubaren irekiera urtea izan zen. Proiektu berri bat beti hasten da ilusioarekin, bertigo pixka batekin bai eta norberak uste duen horretan lan egiteko gogo handiarekin ere. Gurenean, sormenaren botere eta erabilgarritasunean itsu-itsuan sinesten dugu, sormenak bizitzako arlo guztietan eragiten baitu. Gaztetan hasita, tresna garrantzitsua bihurtzen da arazoak konpontzeari aurre egiteko orduan. Klubean sormen-nota gehigarri bat aplikatutako lana sustatzen dugu, horrek bereizten gaitu.

Gure ikastaroak gauza askoren nahasketa dira, ez dugu teknika edo diziplina bakar bat lantzen. Bizitzan ez dago dena hain kontrolatuta, horregatik gustatzen zaigu skate-oholetan Poska errotuladoreekin margotzea, edo Adams familiaren gaiarekin panpin-etxetxo bat muntatzea…

Tailerrak zuen gustukoak izatea espero dugu.Plan dibertigarri bat nahi duzuen bakoitzean, Klubera gozatzera etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Zain gauzkazue!

Publizitatean lizentziaduna eta hainbat agentziatan lan egindakoa naiz,
sortzaile, diseinatzaile grafiko naiz ilustratzaile gisa. Pixkanaka publizitatea utzi nuen
ilustrazioari dedikatzeko eta nire estudioa sortzeko, NONE