None

Kategoria: Hurrengo Ikastaroak

Kaixo guztioi!
Hemen gara, non-stop gure burutazioetan. Errezeta asko ditugu labean, eta gustatuko zaizkizuela espero dugu.

– Inauterietarako karakterizazio-ikastaroa. Printzesa bat edo munstro beldurgarri baten antzera jazteko, gure ikastaroek Inauteri hauek lehertzeko trikimailurik onenak erakutsiko dizkizute.

– Speed dating. Ingurune seguru batean, zure zaletasun berak dituzten pertsonak ezagutu. Elkarri aurkezteko solasalditxo bat eta konpontzen bazarete, tailer dibertigarri bat egingo duzue batera, luzarogoan hitzegin dezazuen, isilune deserosorik gabe. Tailerraren amaieran, biok nahi izanez gero, telefono-zenbakiak aldatu ahal izango dituzue, haratago beste ezer sortzen den ikusi. Adin tarteen arabera antolatutako ekitaldia izango da, publiko guztientzakoa.

– Betiko kakorratz ikastaroa. Zure bufandak eta neguko txanoak egin itzazu. Pausoz pauso azalduta, hemendik aurrera estiloz jantzita joan zaitezen.

Berri gehiago, gure irakasle zoragarriekin zehaztu ahala kontatuko dizkizuegu.

Ordura arte, ondo izan!

Publizitatean lizentziaduna eta hainbat agentziatan lan egindakoa naiz,
sortzaile, diseinatzaile grafiko naiz ilustratzaile gisa. Pixkanaka publizitatea utzi nuen
ilustrazioari dedikatzeko eta nire estudioa sortzeko, NONE