Espazioa
Ongi etorri
Kaixo!
NONEn sormena da benetako protagonista,
edozein euskarri edo materiali aplikatuta. Baina NONE
hizkuntzak, lan edo enpresa mundua ere ba da.
Diziplina Berriak
Ezagutu
Zure ideiak partekatu eta beste pertsona batzuekin harremanak izan,
irakasle onenengandik ikasi eta beti egin nahi izan duzun
eta non egin aurkitu ez duzun horren sekretu guztiak ezagutu.
Ekin lanari!
None Taldea
Jon Lizarralde
Publizitatean lizentziaduna eta hainbat agentziatan lan egindakoa naiz,
sortzaile, diseinatzaile grafiko naiz ilustratzaile gisa. Pixkanaka-pixkanaka publizitatea utzi eta ilustrazioari ekin nion, neure estudioa sortu dudan arte, NONE.
Kutxa Kultur, Orixe Ikastola eta Untzi Museorako, besteak beste, garatu ditut proiektu eta tailerrak. Ilustrazioan eta paperezko maketetan aditua naiz, baina nire sormena diziplina anitzetara zuzentzen dut. Pintzela eskuan, azalera gutxienekoa da, denak balio du. Ingeleseko ikastaroen arduraduna ere banaiz, gorriak ikusiko dituzu baina nik garatutako sistemarekin, topera ikasiko duzu.
Garikoitz C. Murua
GKo Galleryko zuzendari artistikoa. Bertan, gazteekin zuzenean lotutako programak garatzen ditu, sormen-prozesuak sustatu eta sortzeko. Bere
hastapen artistikoak Donostiako kaleetan eman ziren graffitien bidez. Gaur egun, bere ibilbide artistikora bideratuta dago, formatu ertain eta handiko erakusketak eta muralak eginez.
www.garikoitzcmurua.com
Mara Puyuelo
Premia bereziak dituzten haurren irakasle gisa Londresen lan egin du. Bera da programaren antolatzailea, gure Community Manager ordezkaezina, eta beste inork ez bezala daki giroa pizten. Txikientzako ingelesezko bere tailerrak gozamena dira, hezitzaile bat lehoiak katakume bihurtzen ikustea bezala da.
Pelusa Lizarralde
Pelusa, zenbaitzuetan Klubean laguntzaile dugun gerrari biboteduna da. Ezin berarekin aspertu, festaren arima da. SOS Asturcántabros elkarteari esker adoptatu genuen Pelusa, eta haiekin baita Etxauriko Neskekin ere gehien behar duten iletsuentzat, albaitaritza gastuei aurre egiteko elkarlanean aritzen gara. EZ EROSI, ADOPTATU!