None

Ikastaro Maila: Hasiberria

Hilabete 1 / 4 klase

Ostiralak 19:00 – 20:30

Ikastaro honetan Dragaren oinarrizko kontzeptuak landuko dituzue 4 saiotan: Pertsonaia sortzea eta karakterizazio eta materialak erabakitzea, makillajea, ile-apainketa eta estilismoa. Ez duzu aurretiko ezagutzarik edo materialik behar, guk lagunduko dizugu guztiarekin. Zuen KIT propioa izango duzue ikastaroan erabiltzeko: estreinatu gabeko makillajea eta oinarrizko ileordeak. Aste batetik bestera osagarriak eta arropa ekarri ahal izango dituzue. Azken egunean argazki batzuk aterako ditugu, erreferentzia eta oroigarri gisa gordetzeko. Astean behin egingo da lan eta hilaren azken larunbatean ikasitakoa aplikatuko da karakterizazio osoko saioan. Ikastaro hau ateak itxita egingo da. Partaideen arteko errespetua nahitaezkoa izango da, guztiek askatasun osoz adierazi eta esperientziaz gozatu ahal izan dezaten.

Irakasleak: Yogurina Borova eta Albina Stardust