Erreserbatu
Kategoria: Albisteak
Kaixo!
Gaur gure espazioaz hitzegin nahi dizuet gehixeago. Altuera bikoitza dugula argazkietan ondo ikusiko zenuten, argia pasatzen uzten duten leihate asko, material eta erreminta ugari… Baina oraindik kontatu ez dizueguna, hainbat modutan alokatu dezakezuela da.
Gure egutegian tartetxo bat bilatuta, nahi duzuenean lan egiteko erreserbatu dezakezue: akuarela, arkitektura-maketak, serigrafia… Gure instalazioak elkarte gastronomiko bat bailira bezala erabili besterik ez duzue. Sarrerak 5€ balio ditu, eta horrek espazioa erabiltzeko eskubidea ematen dizue: mahaiak, aulkiak, pintzelak, serigrafia-markoak, atrilak… Erabilitako elementu kontsumigarriak orri batean idatzi eta amaitzean ordaintzen dira. Denok ezagutzen dugun sistema da, eta horrela etortzeko ez duzue zertan ezerrekin kargatu behar.
Beste aukera bat Kluba haurren urtebetetzeak ospatzeko erreserbatzea da. Beharrezkoa ikusten duzun edozerrekin aurrekontu zehatz bat prestatu diezazukegu; tarta eta askaria, tailer dibertigarriak, animazioa, musika eta jolasak, piñata…
Espazioa hainbat arlotako profesionalei ere alokatzen diegu, kurso edo hitzaldietarako, enpresa-bileretarako… gure bi bainugelek dutxa daukate, horietako bat erabat egokitutakoa da eta hitzaldietarako proiektorea ere badugu.
Asteburuko Masterclass intentsibo bat emateko gune bikaina da, adibidez.
Aukera guztiak ezagutzeko, lokala bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.
Goraintziak!
Publizitatean lizentziaduna eta hainbat agentziatan lan egindakoa naiz,
sortzaile, diseinatzaile grafiko naiz ilustratzaile gisa. Pixkanaka publizitatea utzi nuen
ilustrazioari dedikatzeko eta nire estudioa sortzeko, NONE