None

NONE sormen-gune berri bat da, ikastaro originalenekin eta irakasle onenekin barruan daramazun artea garatzeko lekua. Ebakigarriekin ilustrazioa, akuarela, mihise gaineko pintura, zuraren gainekoa edo kirol-oinetako batzuei aplikatutakoa, serigrafia, grafitia, body-painting, drag eta beste hainbat ikastaro.

Gure Blog-eko Azken Sarrerak:

13
Dec
Urte Berri Ikastaro Berri

Kaixo guztioi!
Hemen gara, non-stop gure burutazioetan. Errezeta asko ditugu labean, eta gustatuko zaizkizuela espero dugu.

02
Dec
Erreserbatu zure lekua NONEn

Gaur gure espazioaz hitzegin nahi dizuet gehixeago. Altuera bikoitza dugula argazkietan ondo ikusiko zenuten, argia pasatzen uzten duten leihate asko, material eta erreminta ugari… Baina oraindik kontatu ez dizueguna, hainbat modutan alokatu dezakezuela da.

01
Nov
Webgune Berria

Webgune berria estreinatu dugu!
Kaixo guztioi, ongi etorri gure webgune berrira. Denborarekin eta zuen laguntzarekin egokituz eta hobetuz joango den webgune eder hau, Patio Comunicación taldeko mutilek eta Ainhoa Lizarralde irakasleak prestatu digute.

Prestakuntza Erraza
Mugimenduan dauden Ideiak

Ongi etorri NONEra. Ezagutzak lekurik hartzen ez duen sormen-espazioa.
Hemen modu sortzaile, arin eta erraz batean ikasten da.
Gure ezagutza mugimenduan da.

Nor bere Kasa

Gure ikastaro eta tailerren informazioa eskatu,
ez dugu matrikularik kobratzen, ez duzu materialik behar,
guk dena zure eskura jarriko dugu
espazio zabal eta argitsu batean arituko zara.

Hutsetik
Hasita

Erratzea da ikasteko modurik onena.
Diziplina berriak ezagutu.
Ebakigarrien bitartez, akuarelekin edo serigrafiaren bitartez zure burua adierazten ikasi.
Mihise edo egur gainean margotuz edo eta kirol-oinetako batzu pertsonalizatuz ondo pasatu.